Sortuk "errezeta zaharrak" alboratzeko eskatu dio Madrili
Gatazka gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko ardura exijitu dio Espainiako gobernuari. Manifestazioa egingo dute 19:30etik aurrera, Tomas Elgorriaga estraditatu ez dezaten eskatzeko.
Hondarribiko Sortuk bat egin du arratsaldean Tomas Elgorriagaren alde egingo den manifestazioarekin eta Alemaniako agintariei eskatu die “bakearen etsaien estrategia ez babesteko ezta elikatzeko ere”. Sorturentzat, Elgorriagaren atxiloketa “nahi ez duten bake eta irtenbide eszenatokia oztopatzeko eta ekiditeko iraganeko estrategietan murgilduta daudenak bultzatu dute”, eta Espainiako Estatua egin du erantzule.
Horregatik, “errezeta zaharrak eta praktika ustelak” alboratzeko eta “gatazkaren ondorioak gainditzeko eszenatoki bat eraikitzeko dituen ardurak eta konpromisoak onartzeko” exijitu dio Espainiako gobernuari.