Oiartzun Kirol Elkartea: "Lapurreta izan da"
Oiartzun Kirol Elkarteko gizonen taldeak, Hirugarren Mailakoak, 1-0 galdu zuen Gernikaren zelaian atzo. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) kideek partidaren kronika labur, baina latza helarazi diote HITZA-ri: “Lapurreta izan da”. Izan ere, arauzko denbora amaitu zenean sartu zuen Gernikak garaipenaren gola, OKEko kideen ustez, “existitu ez zen penaltia”. Horrela, kritika gogorra egin diote epaileari, “arbitroak sartu zuen Gernikaren gola”.
Partidaren gainontzeko 90 minutuei dagokienez, Oiartzunek berriz ere azaldu zuen jokoa baduela, partida ona egin zutelako. Baina epailearen erabakiek lehia eta hortaz puntuen banaketa baldintzatu egin zuten.