Manifestazioa egingo dute astelehenean 19:30ean San Pedro kaletik abiatuta. Asteburuan elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Hondarribian.
Estradiziorik ez. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean, manifestazioa egingo dute gaur 19:30ean Hondarribiko Portua auzoan,
ostiralean Alemanian atxilotu zuten Tomas Elgorriaga libre uzteko eskatzeko. Larunbatean elkarretaratze jendetsua egin zuten San Pedro kalean eta atzo eguerdian ere (irudian) dozenaka herritar inguratu zen bertara.
Atzoko ekitaldiaren ondoren Elgorriagaren anai batek idatzitako gutuna irakurri zuten. Testuan zioen anaia Mannheimen preso dagoela, bere abokatuarekin hitz egitea lortu zuela, eta tratu ona jasan duela. Epaileak atxiloaldi komunikatua ezarri ziola eta konfiantzazko abokatuarekin egoteko baimena eman ziola erantsi zuen. Bukatzeko, presoak haren aldeko mobilizazioen berri izan zuela gaineratu Tomas Elgorriagaren anaiak.
Igandean ere Tomas Elgorriagaren aldeko elkarretaratzea egin zuten