Urteko azken irteera egingo dute Giriziako kideek. Hiru orduko ibilaldiaren ondoren, bazkaria upategi batean egingo dute.
Hilaren 16an, urteko azken irteera eta horrekin batera Negu Festa egingo dut Girizia elkarteko mendi taldeko kideek, Nafarroan. Meano-La Poblacion herriko Pikota gaina igoko dute (1.245 metroko altuera du), eta ondoren, upategi batera bisita egingo dute. Ibilbidea hiru bat ordukoa da, gosaria barne.
Azaroaren 16an 07:00etan irtengo da txangoa ikastolako aparkalekutik. Ibilbidea egin ondoren, Bilar herriko Viña Laguardia upategia bisitatu, eta bertan bazkaria egingo dute.
Bidaiaren prezioa 50 eurokoa da (autobusa eta bazkaria barruan). Izena emateko aukera Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta
Giriziaren webgunean daude.