Gaurtik hasita eta ostiralera arte eman dezakete izena interesatuek. Gaur arratsaldean programaren xehetasunak azalduko dituzte gaurkoan Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren auditorioan, 18:30ean abiatuta.
2 eta 12 urte arteko umeak dituzten familiei zuzendutako programa da Familia Ola. Merezi duelako! proiektuaren barruan martxan jarri zuen Irungo Tokiko Gobernuak 2009an eta etxekoen artean euskararen transmisioa eta euskararen erabilpena sustatzea dira programaren helburu nagusiak. Hori horrela, programaren aurkezpena egingo dute gaur 18:30ean, Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren auditorioan.
2010-2011 ikasturtetik aurrera familiei zuzendutako zenbait tailer abiatu zituen udalak Familia Ola programaren barruan, hala nola: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, txangoak… Aurten ere, euskararen erabilpena sustatzeko antzeko tailerrak aurrera eramatea aurreikusi dute euskara arlotik.
Programan parte hartu nahi duten familiek gaur arratsaldean izango den aurkezpenera edo
Irungo Udalaren Euskararen Normalizazio Zerbitzura jo dezakete.