Emakumeen gol zaparrada Karla Lekuonan, Evelyn Santosen zazpirekin
Oiartzun Kirol Taldearen emakumeen talde nagusiak, Bigarren Mailakoak, 11-0 irabazi zion Aragonesa taldeari atzo eguerdian. Goitik behera menderatu zuten partida etxekoek, aragoarrei zero aukera emanaz jokoa egiteko, hortaz, golak sartzeko. Evelyn Santos jokalariak zazpi gol sartu zituen, partida izugarria egin zuen, eta gainontzekoak Malen Morak, Nahia Mendiablek, eta Titay Calvok (2) sartu zituzten.