Zabaleta, Martin, Barandiaran eta Errazkin, azaroko bertso saioan
Eneritz Zabaleta, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Aitor Errazkin bertsolariek egingo dute bat-bateko saioa.
Datorren asteko ostegunean, 6an, egingo du Irunabar elkarteak azaroko bertso gaua Kabigorrin, 19:30ean. Egoitz Zelaiaren bertso jarriekin hasiko da ekitaldia, eta ondoren Eneritz Zabaleta baionarrak, Alaia Martin oiartzuarrak, Aitzol Barandiaran ataundarrak eta Aitor Errazkin irundarrak kantatuko dute, Urko Casado astigartarraren esanetara. “Eta saioa eta gero, dakizuen bezala, afaltzen geratzeko aukera paregabea eskaintzen du Kabigorrik, beraz, aprobetxatu”, erantsi du Irunabarrek.