Eneritz Zabaleta, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Aitor Errazkin bertsolariek egingo dute bat-bateko saioa.
Atzo atxilotu zuten iheslari hondarribiarra Alemanian. Espainiak eta Frantziak emanda zuten haren kontrako atxilotze agindua eta Frantziara estraditatu dezakete. Elkarretaratze jendetsua egin dute San Pedro kalean eguerdian, atxiloketa salatzeko.
Laugarren urtean markak hautsi ditu Izuaren Etxeak. 150 gazte hurbildu ziren Sainduako boluntarioek prestaturiko beldurrezko ekimenera. Aurten, eroetxea izan da hautatutako gaia.
Zarauzko Montetxio eta Lasarte-Oriako Xumela abesbatzekin batera abesten emango dute goiza, Alde Zaharrean eta Portuan. Egungo kideak eta izandakoak elkartu nahi ditu Olagarro abesbatzak gaurko ospakizunetarako.
Catalunyaren Aldeko Ekimena taldeak manifestazioa egingo du larunbatean, azaroak 8, 13:00etan Irungo San Juan plazatik abiatuta. Asteazkenean komunikabideak deitu dituzte antolatzaileek eta bertan azalduko dituzte manifestazioa eta beste mobilizazioak antolatzeko arrazoiak. Gaur, kandela piztea egitekoak ziren San Juan plazan (18:00etatik 20:00etara), Ara es la hora, si+si, Catalunyak erabaki leloarekin.
25 urte bete ditu aurten Olagarro abesbatzak eta gaurko egunarekin ari dira modu berezian ospatzen. Zarauzko Montetxio eta Lasarte-Oriako Xumela abesbatzen bisita izan dute, eta kalez kale aritu dira abesten Alde Zaharrean eta Portuan —irudian, San Pedro kalean—. Ondoren bapo bazkaldu dute Ardora jatetxean. Ziur eztarriak urratu arte kantatuko zutela bazkalostean.
350 kirolarik parte hartu dute I. Beñat Elzo Mendi Lasterketan —eremu babestuan egin izanagatik, mugatua zen— eta 600 herritar baino gehiago familien proban. Diru guztia Sanfilippo gaitzaren ikerketara bideratuko dute.
Elkarretaratzea egingo dute 13.00etan San Pedro kalean, Alemaniako poliziak egindako atxiloketa salatzeko. Frantziako justiziak auzi-ihesean epaitu du bitan eta Espainiak ere bera atxilotzeko agindua emanda zeukan, ETAko logistika arloko kide izatea leporatuta.
Tarte horretan egin diren zortzi jardueretan 137 pertsonek parte hartu dute. Bisitari gehienak Irungoak eta inguruko herrietakoak izan dira.