Kataluniaren aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean Irunen
Catalunyaren Aldeko Ekimena taldeak manifestazioa egingo du larunbatean, azaroak 8, 13:00etan Irungo San Juan plazatik abiatuta. Asteazkenean komunikabideak deitu dituzte antolatzaileek eta bertan azalduko dituzte manifestazioa eta beste mobilizazioak antolatzeko arrazoiak. Gaur, kandela piztea egitekoak ziren San Juan plazan (18:00etatik 20:00etara), Ara es la hora, si+si, Catalunyak erabaki leloarekin.