Iñigo Cervantesek taldekako Espainiako Txapelketa irabazi du
Iñigo Cervantes hondarribiarraren Real Club Tenis Barcelona taldeak Espainiako Txapelketa irabazi du, finalean Bartzelonako beste talde bat, Real Club Polo 4-3 menderatuta. Finalerdietan bezala, finaleko bere bi partidak irabazi ditu hondarribiarrak, eta horrela, bere parte hartzea erabakiorra izan da RCTBk lortutako txapelketan.