
Urtero bezala, hainbat kartel behar izan dituzte Amute-Kostako jaietarako prestatu dituzten ekitaldi zerrenda sartzeko. Ostiraletik igandera egingo dituzte, ekitaldi gehienak Auzo Egintza Auzo Elkartearen egoitzan eta inguruan.

Amaiurreko diputatuak Arrojado a los leones liburuaren aurkezpena egin behar zuen, baina gaixotu da eta hitzaldia atzeratu dute.

Atzo inauguratu zuen Hondarribiko emakume elkarteak egoitza berria, eskola zaharreko eraikinean. Inaugurazioan esan zutenez, "kostata baina lortu dugu" aretoa, eta gustura agertu ziren azpiegitura berriarekin. Bat ez, bi areto izango ditu Emekik aurrerantzean, bat ikastaroak burutzeko, eta beste bat bileretarako.

"Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak uraren kudeaketan duen jokaeraren" inguruan azalpenak emango dituzte ekologistek, 11:30ean. Legebiltzarreko webguneko Zuzeneko emisioak ataletik jarraitzeko aukera izango da.