Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iker Martinez hirugarren izan da Volvo Ocean Race lasterketako Alacanteko Port In estropadan

Zazpi belaontzi lehiatuko dira aurtengo Volvo itsas estropadan, Alacant eta Gotheborg artean. Larunbatean abiatuko da lehen etapa luzea, Alacant eta Lurmutur Hiria artean. Xabi Fernandez gipuzkoarrak ere bidaiatuo du Mapfre belaontzian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/10/06
Mapfre ontziko irudi bat. Leman, Xabi Fernandez gipuzkoarra

Mapfre ontziko irudi bat. Leman, Xabi Fernandez gipuzkoarra

Hilaren 11an abiatuko dira 2014-2015eko Volvo Ocean Race itsas lasterketan lehiatuko diren zazpi ontziak, horien artean Iker Martinez hondarribiarra patroi duen VO65 Mapfre belaontzia. Aurretik baina, lehen In Port estropada (kai barruan) egin zuten larunbatean Alacanten (Herrialde Katalanak) eta Martinezen taldeak hirugarren postua lortu zuen, lehen lider Alvimedica ontzi turko-estatubatuarraren eta Abu Dhabiren atzetik. Mapfrek arazo batzuk izan zituen estropadaren hasieran, baina atzetik aurrera egin zuen estropada eta Martinezen hitzetan ustekabean sartu ziren podioan: “Ezin da hobeto hasi, oso-oso pozik gaude. Helburua, beteta baino gehiago. Podioan egotea guretzat itzela da, badakigu non gauden, eta prestaketa handia falta dugula, baina jarrera ere beharrezkoa da eta gaur erakutsi duguna zoragarria izan da”.
Fernandez eta Martinez, Alacanten, arraun elkartearen zapiarekin

Fernandez eta Martinez, zapi berdearekin

Martinezekin batera, Xabi Fernandez Ibarrako nabigatzailea joango da belaontzian, beste bederatzi itsas gizonekin batera. Bi gipuzkoarrek badute eskarmentua proba honetan, 2011-2012an Team Telefonica belaontziarekin lehiatu zirelako. Datorren larunbatean hasiko da lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiriaren artean. Bederatzi etapa izango dira, eta portu bakoitzean Port In estropada egingo da. Orotara, 38.739 itsas milia egin beharko dituzte Gotheborg (Suedia) hirira iritsi arte. Hori, bide laburrena eginez gero, baina itsasoan gutxitan izaten dira motzena eta azkarrena bide bera.

Volvo Ocean Race. Alicante Port In estropada

  1. Team Alvimedica (AEB). 52:05, 1 p.
  2. Abu Dhabi Ocean Racing (Arabiar Emiratoak). +0:06, 2 p.
  3. Mapfre. +0:25, 3 p.
  4. Team Brunel (Herbeherak). +0:46, 4 p.
  5. Dongfeng Race Team (Txina). +1:19, 5 p.
  6. Team SCA (Suedia). +1:50, 6 p.
  7. Team Vestas Wind (Danimarka). +3:25, 7 p.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.