Oso txarra izan da asteburua herriko kirol taldeentzat. Nagusien talde guztiek galdu zuten eta maila guztiak kontuan izanda lau garaipen baino ez ziren egon: futboleko kadeteen lehen taldearena eta Haurren Mailakoena, eskubaloiko kadeteena eta saskibaloiko neska gazteena.