Gogoz ari dira ospatzen Amute-Kosta auzoko jaiak

Amute-Kostako bizilagunek auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan zehar. Gaur goizean, umeentzako gaztelu puzgarriak eta txakurkrosa izan dira auzoan.

Txikiak eta txakurrak izan dira goizeko protagonista nagusiak Amute-Kostan. Buru-belarri murgilduta daude bizilagunak auzoko jaietan eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte horretarako. Gaur goizean zehar gaztelu puzgarriez gozatzeko aukera izan dute umeek, zezen mekanikoa eta itsasontzi handi bat bertan zituztela. Txakurkrosa bestalde, 11:00ak pasata atera da. 20 bat lagunek eta euren txakurrek parte hartu dute bertan. Hasiera nahiko kaotikoa izan da, irteerako pistola-tiroa suziri batekin adierazi baitute eta ondorioz, txakur gehienak urduri atera dira lasterka. Hala ere, giro onean egin dute korrika parte hartzaileek. Ondokoa da goizeko argazki galeria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.