Genero formazio tailerra antolatu du Emekik astearterako

HIlabetean behin egingo dituzte tailerrak, Neus Albertos berdintasun teknikariarekin. Emakumeen elkarteak Puntalen duen egoitzan izango da lehen saioa, 16:00etatik aurrera.

Neus Albertos berdintasun teknikariak emango ditu tailerrak, 16:00etatik aurrera. Puntaleko haur eskola zaharrean Emekik duen egoitzan izango da tailerra. Ez da aurrez izena eman ezta ordaindu beharko. Hilabetean behin egingo dituzte mintegi horiek. Autonomia eta boteretzea bezalako gaiak jorratuko dituzte. Honakoak izango dira landuko beste gai batzuk, besteak beste: diskriminazioa eta kultur aniztasuna; emakumeen eskubide eta hiritartasuna; aliantzak eta emakumeen sareak. Liburuak eta testuak irakurri zein filmak ikusiko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.