Artalekuko fitness aretoa itxita egongo da astelehen eta asteartean
Fitness aretoko zola berrituko dutela eta erabiltzaileentzako itxita egongo da gunea hilaren 6an eta 7an, astelehen eta asteartearekin. Gainontzeko guneak normaltasunez jardungo dutela adierazi du udalak. Fitness aretoa erabili nahi duten lagunek Azken Portu kiroldegian egin dezaketela oroitarazi dute Kirol departamentutik.