Zenbait ekarpen egin nahi dizkio EH Bilduk aurrekontu parte hartzaileei

PSEren udal gobernuaren eta EH Bilduren arteko desadostasunak hazten doaz aurrekontu parte hartzaileen aferan. Komunikabideen bidez iniziatiba ezagutu izana kritikatu du koalizio abertzaleak, baina hala ere, zenbait proposamen egin ditu.

Irungo Udalaren aurrekontu parte hartzaileak komunikabideen bidez ezagutu dituztela salatu du EH Bilduk gaur goizean. Nahiz eta aldez aurretik prozesuaren gaineko informazioa eskatu, PSEren udal gobernuaren jarrera kritikatu du koalizio abertzaleak. Hori horrela, EH Bilduren udal taldeak zenbait ekarpen egin nahi dizkiola prozesuari adierazi dute hautetsiek:
  • Dinamizazioa gauzatzeko kontratatua izan den enpresari aurkezpena eta dokumentazio guztia elebitan aurkeztea. Izan ere, “talde politikoei pasa zaigun informazioa gaztelera hutsean baitago”.
  • Deitutako bost bileretan bi hizkuntzen erabilera bermatzeko eskaria luzatu du koalizioak, “horretarako beharrezko baliabide edo bitartekoak jarriz”.
  • Alkatearen “protagonismoa gehiegizkoa” dela iritzita, “bileren metodologian lehen puntu bezala proposatzen den alkatearen sarrera Alkatea Auzoetan proiektuari lotua ez egotea eskatu nahi dugu”.
  • Zalantzak argitzea: Non, nola eta nork erabakiko duen proposamenak gauzatu ala ez; proposamenak eztabaidatzeko gunerik izango ote den…
  • Azkenik, prozesu erabakitzailea izanda, osoko bilkuraren onarpena litzake azken urratsa. Hala ere, “horretarako ezinbesteko da udal talde guztiek prozesu honetatik ateratako ondorioak edo lehentasunak onartzea. Guzti hau prozesua abian jarri baino lehen egin behar dela uste dugu”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bestalde, Irungo Udalak prozesu honen inguruan egindako zenbait adierazpen argitu nahi izan ditu. Ondokoa da Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzaren Azalpena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.