XXI. Aste Kulturalari helduko diote Landetxan astelehenetik aurrera

Landetxa-Katea Auzo Elkarteak XXI. Aste Kulturala antolatu du astelehenetik aurrera. Aste osoan zehar luzatuko dira ekitaldiak eta astebururako prestatu dituzte jarduera gehienak. Ondokoa da XXI. Aste Kulturalaren programa: Astelehena, urriak 6
  • 18:00. Sukaldaritza tailerra  Javier Alberdi Hondarribiko sagardotegiko kidearen eskutik, Hegazti elkartean.
Asteartea, urriak 7
  • 16:00. Ibilbide neurtua. Auzo elkartetik abiatuta.
  • 18:00. Sukaldaritza tailerra Gorka Txapartegi Alameda jatetxeko sukaldariaren eskutik, Hegazti elkartean.
  • Horrez gain argazki tourra egingo dute Elatzeta ikastetxean.
Asteazkena, urriak 8
  • 18:00. Sukaldaritza tailerra Mikel Sorazu Etxabe Arzak jatetxeko kidearen eskutik, Hegazti elkartean.
Osteguna, urriak 9
  • 16:00. Ibilbide neurtua. Auzo elkartetik abiatuta.
  • 18:00. Sukaldaritza tailerra Madalen Julian Perezen eskutik. Krisiaren aurkako udazkeneko menua prestatuko dute Hegazti elkartean.
  • 20:00. Liburutegiaren irekiera auzo elkartean.
Ostirala, urriak 10
  • 17:30. Auzo Altxorra jokoa 4-12 urte arteko umeentzat, pilotalekuan.
  • 18:00. Sukaldaritza tailerra baratze komunitarioko kideekin, Hegazti elkartean.
  • 19:30. Zineforuma auzo elkartearen egoitzan.
  • 20:00. Ohiko pintxopotea auzoko tabernetan.
  • 22:00. Sukaldaritza dibertigarria litxarkeriekin 8 urtetik gorako umeentzat, auzo elkartean.
Larunbata, urriak 11
  • 09:00. Txistularien diana auzoan barrena.
  • 11:00. Txalaparta frontoian.
  • 11:00. Pintxoen dastaketa.
  • 11:00. Marmitako txapelketa (izen emateak auzo elkarteko tabernan urriak 7 baino lehen)
  • 12:30. Omenaldia: auzoko liburutegia martxan jarri zuten gizon eta emakumeei.
  • 14:00. Herri kantu bazkaria auzo elkartean. Txartelak aldez aurretik eskuratu behar dira AEko tabernan, Noray, Estankoan eta Larrean. Txartelak 10 euroan salgai.
  • 17:30. Antzara jolas erraldoia familian, frontoian. Euriarekin bertan behera.
  • 18:30. Animalia erakustaldi eta dantza.
  • 20:00. Trikipoteoa.
Igandea, urriak 12
  • 10:00. Auzoko baserriak eta historia. Bisita trenez euro baten truke (Gazteleraz. Aldez aurretik txartela erosi urriak 11 baino lehen auzo elkartean).
  • 11:30. Sagardo nola egiten den ikustera Antojuko Errotara. Familia jarduera. Elatzeta eskolako bus geltokitik abiatuta.
  • 12:00. Auzoko baserriak eta historia. Bisita trenez, euro baten truke (Euskarazko irteera. Aldez aurretik txartela erosi urriak 11 baino lehen auzo elkartean).
  • 12:30. Toka txapelketa auzo elkartean.
  • 17:00. Auzoko baserriak eta historia. Bisita trenez euro baten truke (Elebitan. Aldez aurretik txartela erosi urriak 11 baino lehen auzo elkartean)
  • 17:00. Dantza erakustaldia. Afrikar dantzak, zunba, kapoeira, sabel dantza eta areto dantza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.