'Subcontratados' film laburra emango dute bihar Lakaxitan

Irungo lagun talde batek Irunen bertan ekoitzitako ikus-entzunezkoa da. Arrakasta profesionala du hizpide film laburrak.

Arrakasta profesionalaren bila ari diren bi lagunen istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak. Haien ardurak alde batera utzi eta konturatu gabe azpikontratazio laboralak utzitako biktima batekin topo egingo dute. Lakaxita gaztetxean izango da proiekzioa, bihar larunbatarekin 19:30etik aurrera. Antolatzaileek esandakoaren arabera, horren ondotik askaria izango da. Uda honetan grabatutako film laburra da Subcontratados. Irundar lagun talde batek bertan ekoiztu du ikus-entzunezkoa, Irunen bertan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.