Hondarribiko euskarazko literatur sarien 31. ekitaldia, abian

XXXI. ekitaldia beteko du aurten Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketak. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta erreferentea da batez ere gazteen literatur lehiaketen artean. Urriaren 31ra arte irekita dago epea lanak aurkezteko, bi modalitateetan: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Modalitate bakoitzean bi maila egongo dira, 18 urte baino gutxiago dituztenena, eta hortik gorakoena. Sariak honakoak dira. Helduen mailan
  • Lehen saria: 800 euro eta oroi­garria.
  • Bigarren saria 400 euro eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria.
Gazteen mailan
  • Lehen saria: 400 euro eta oroi­garria.
  • Bigarren saria 250 euro eta oroigarria.
  • Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria.
Literatur sariak. Oinarriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.