Bi ikastaro berri antolatu ditu Jabekuntza Eskolak

Gatazken konponketa norberaren jabekuntzarako eta Antsietatea, estresa eta oinazea gutxitzeko teknikak: mindfullnes ikastaroetan izena emateko epea hilaren 6tik 20ra bitartean zabalik egongo da.

Gizarte Ongizate departamentuko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro antolatu ditu urrira eta azarorako. Horietan izena emateko epea urriaren 6tik 20ra bitartean zabalik egongo da. Parte hartu nahi duten lagunek 010 telefono zenbakian edota udalaren webgunearen bitartez egin dezakete. Gatazken konponketa norberaren jabekuntzarako eta Antsietatea, estresa eta oinazea gutxitzeko teknikak: mindfullnes dira Jabekuntza Eskolak antolatutako ikastaroak. Lehenean, pertsonen arteko harremanak landuko dira eta horretarako, komunikazio abilezia eta norberaren baliabideak indartzen saiatuko da Miriam Ocio psikoterapeuta. Urriaren 24, 25 eta 31n garatuko da ikastaroa, egunero 4 orduz, Gizarte Ongizate arloan. Minfullnes-aren inguruko ikastaroak bestalde, geldiune bat egiteko aukera eskainiko die parte hartzen duten emakumeei. Era horretan, osasunarekin eta norberaren ongizatearekin konektatzeko gune bat sortu nahi du Itziar Gandia psikoterapeutak. Antsietatea, oinazea eta estresa lasaitzeko erremintak landuko dituzte bertan. Azaroaren 7, 14, 21 eta 28an egingo dute ikastaroa, egunero bi ordu eta erdiz, Oiasso museoko ekitaldi aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.