Step jarduera berezia egingo dute larunbatean Hondartza kiroldegian

Hiru orduz, step modalitate desberdinak ezagutzeko aukera izango da, fresh step, mix step edota full total step. Izena emateko 678 39 86 98 telefono zenbakira deitu behar da.

Larunbatean, hilak 4ean, Total Step ikuskizun parte hartzailea jasoko du Hondarribiko Hondartza Kiroldegiak, 11:00etatik aurrera. Hiru orduz, step modalitate desberdinak ezagutzeko aukera izango da.
  • 11:00etatik 12:00etara, fresh step egingo dute, Jana Miranda eta Itxaso Olaskoaga monitoreekin.
  • 12:00etatik 13:00etara, mix step, Mikel Rodriguez eta Nieves Quintansekin.
  • Eta 13:00etatik 14:00etara, full total step, Angel de la Cruzek eta Josune Rodriguezek gidatuta.
Nahi duenak izena eman dezake 678 39 86 98 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz. Hondartzako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 9 euro. Informazio gehiagorako bisitatu totalstep.es webgunea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.