Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txakurkrosa eta estropadak, asteburuan, Amute-Kostako jaietan

Urtero bezala, hainbat kartel behar izan dituzte Amute-Kostako jaietarako prestatu dituzten ekitaldi zerrenda sartzeko. Ostiraletik igandera egingo dituzte, ekitaldi gehienak Auzo Egintza Auzo Elkartearen egoitzan eta inguruan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/10/01
Aurten ere Amute-Kostako bandera egongo da jokoan

Aurten ere Amute-Kostako bandera egongo da jokoan

Ostirala haur eta gaztetxoentzat izango da, ekitaldiz beteriko egitarauarekin: aurpegi margoketa, txokolatada, ponnyak, jolasak, globoflexia, mozorro lehiaketa, entzierroa, haurren batukada… 17:00etatik 20:00etara, sekulako giroa sortuko da auzo elkartearen egoitza inguruan. Nekatuta iritsiko dira haurrak gauera, eta nagusiek hartuko dute haien lekukoa, Badakizu? talde jolas dibertigarriarekin. 15 urtetik gorakoek parte har dezakete, “eta parte hartu behar dute”, kartelan argi esaten den bezala. Jolasarekin hasiko da gaualdia 21:30ean, baina, horrelakoetan gertatzen den bezala, ziur luzatuko dela luzatuko da. Larunbatean, txakurrak eta bazkaria Larunbata egun handia izango da Amute-Kostan, bazkariaren eguna. Baina aurretik Euskanikros taldeak txakurkros lasterketak antolatu ditu larunbat goizerako, helduentzat nahiz haurrentzat. Erakustaldia izango da, herri proba, eta hortaz auzotarrek aukera izango dute kirol hori ezagutzeko eta, zeinek daki, agian praktikatzen hasteko.
Jaizkibelgo I. Txakurkrosa

Txakurkros proba bat, Jaizkibelen

11:00etan hasiko da nagusien proba plazatik, Maidanea-Beko Errota ingururaino joango dira, eta handik itzuli. Haurrena, 12:00etan izango da, haurren parkearen ondotik pasatzen den bidegorrian. Jarraian izango da bazkaria. 260 lagun elkartuko dira bazkaltzeko, eta aurretik ohiko argazkia egiteko. Herri bazkaria izaten da Amuteko jaietakoa, antolakuntzatik hasita, eta denek laguntzen dute zerbaitetan. Postrerako leku gutxitan izaten dute bertakoa bezalako aukera. Halaber, postre lehiaketa egiten dute, eta horrekin hasten dute bazkalostea: txapelketetako sari banaketa, bingoa, dantza eta musika… Aurten Amute Folk Taldeak bere lehen kontzertua emango du. Eta igandean, estropadak! Mundu osoan hain ezagunak egin diren Amute-Kostako estropadak egingo dituzte igandean 12:30ean. Antolatzaileek dei egin diete auzotarrei parte hartzera, eta parte hartu nahi ez duten hondarribiarrei Jaitzubia errekako bazterrera hurbil daitezen, traineru edo bestelako ontzien arteko dema ikustera. Estropak egiten diren bitartean azoka jarriko dute Errekako pasealekuan. Xixare baratza taldeak antolatuta, bigarren eskuko azoka egongo da 11:30etik 14:00etara. Nahi duenak bere objektuak eraman ditzake saldu edo trukatzeko, eta antolatzaileek mahai bat utziko diote horretarako. Pintxoak eta edateko zer edo zer jarriko dute, hortaz, giroa ez da faltako igande eguerdian Amuteko zubi inguruan. Igande arratsaldean bukatuko dira jaiak, 17:00etatik aurrera auzo elkartean egingo duten Gaming txapelketarekin. Bideo jokoetan aritu nahi duenak larunbat goizean eman behar du izena, auzo elkartean ere. Bi aukera izango dira: 5-10 urte bitarteko haurrak Mario Kart jokoan lehiatuko dira, eta 10 urtetik 20rakoak, Call or Duty MW3 jokoan. Amute-Kostako Jaiak 2014. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.