Sabino Cuadrak Hondarribian eman behar zuen hitzaldia atzeratu dute
Amaiurreko diputatuak Arrojado a los leones liburuaren aurkezpena egin behar zuen, baina gaixotu da eta hitzaldia atzeratu dute.
Atzeratu dute ostegun honetan Sabino Cuadrak Hondarribiko Zuloaga Etxean eman behar zuen hitzaldia. Arrojado a los leones liburuaren aurkezpena egin behar zuen Amaiurreko diputatuak, baina aste honetan behintzat ezinezkoa zaio.
Nonbait, politikari arabarra gaixo dago, “ahoko infekzio batekin”, eta ezingo du hitzaldia aste honetan eman. Horregatik, ekitaldiko antolatzaileak, Hondarribiko EH Bilduk, hitzaldia atzeratzea erabaki du. “Epe motzean data berria jakinaraziko dizuegu”, gaineratu dute.