22-20 galdu du Irun RTk denboraldiko lehen partida
2014-2015 denboraldiari ekin dio dagoeneko Irun Rugby Taldeak. Universitario Bilbao Rugby taldeari aurre egin behar izan zion Irun RTk lehen partidan eta talde bizkaitarra gailendu arren, gutxieneko aldea atera zion Bidasoko taldeari. Hala, ozta-ozta irabazi zuen Universitario Bilbaok 22-20 markagailua lortuz.
Datorren partida etxean jokatuko du Irun RTk Arratiko Zekorrak taldearen aurka, Plaiaundiko zelaian 16:30ean abiatuta.