Behin baino gehiagotan eskatu dute kalearen izena aldatzeko. Pedro Mourlane Mitxelena irundarrak Cara al Sol ereserki ezagunaren letra sortu zuen.
Gauez egin dute pintaketa
Mourlane Mitxelena kalean pintaketak agertu dira berriz ere. Kalearen behekaldean izan da, Foruen kalearekin egiten duen izkinean. Kalea izendatzen duen plaka ezabatuta agertu da gaur goizean eta lurrean Falangearen ikurra eta ‘EZ’ idatzita.
Ez da lehen aldia hori gertatzen dela, behin baino gehiagotan agertu dira antzerako pintaketak kale horretan, eta kaleari izena aldatzeko askotan eskatu zaio udalari, kale horren izenak frankismoari gorazarre egiten diola argudiatuta.
Pedro Mourlane Mitxelena 1888. urtean jaio zen Irunen eta Madrilen hil zen 1955an. Idazlea eta kazetaria izan zen eta Falange Española alderdian militatu zuen. Beste alderdikideekin batera,
Cara al Sol ereserki ezagunaren letra sortu zuen Mitxelenak.