EAJk salatu du udal gobernuak atez atekorako izan daitekeen mailegua eskatu duela
Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek
Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute.
Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek
Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute. EAJren arabera udal gobernu taldeak inbertsioetarako eskatu berri duen 321.329,30 euroko mailegua Trintxerpen eta San Pedron atez atekoa ezartzeko behar dituen lokalak erosteko izan daitezke. Hala egingo balute, erabakia ez litzateke jeltzaleen gustukoa, agertu dutenez, “Bilduren lehentasun bakarra Pasaian atez ateko sistema ezartzea” delako. Azken urteotan egindako inbertsio guztiak atez atekora bakarrik bideratu dituztela salatu du EAJk. “Pasaia eta pasaitarren hobe beharrez, hori horrela ez izatea espero dut” salatu du jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.