"Nahigabea eta dolumina" adierazi dio Santanok Jauregiren sendiari
Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkateak “nahigabea eta dolumina” adierazi nahi izan du “Hondarribiko alkate izandakoaren heriotzaren aurrean”. Doluminak helarazi dizkio halaber “bere sendiari eta dedikazio eta pasio osoz udalburu gisa zerbitzatu zuen hiriari”.
2002 eta 2007 artean aritu zen alkate gisa Borja Jauregi Hondarribian. Atzo zendu zen, 66 urte zituela.