Beharginak Leka Enea ikastetxean
Irungo Udala zenbait inbertsio aurrera eramaten ari da Leka Enea ikastetxean uda honetan zehar. Bi urteko ikasgelak egokitzea, atzeko patioa estaltzea, kanpoko arotzeria berritzea eta gimnasio bat eraikitzea dira egin beharreko jarduketak. Momentuz, lehen hiru esku-hartzeak gauzatzen ari dira beharginak, soinketa lekuaren proiektua bestalde, etziko udalbatzarrean onartzea aurreikusi du udal gobernuak. Denera, milioi bat eurotik gora bideratuko da hobekuntza guztiak garatu ahal izateko.