Bihar egingo dute hileta, 19:00etan, parrokian. 1995 eta 2007 artean Hondarribiko alkatea izan zen, eta atzo hil zen, 66 urterekin.
Bandera, krespoi beltzarekin
Bihar, asteartez, egingo dituzte Borja Jauregiren aldeko hileta elizkizunak. Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Parrokian izango da, 19:00etan. Elizkizuna bukatu arte, Hiriko Bandera haga erdian egongo da udaletxean. Atzo arratsaldean hil zen Jauregi eta udalak nabarmendu duenez, “beti eraman zuen Hondarribia bihotzean. Udaletik gure nahigabea eta laguntza eskaini nahi diegu familiari eta lagunei une latz hauetan”.
Zuzenbidean lizentziatua zen eta goi mailako hainbat kargu bete zituen, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arkitektura, Hirigintza eta Ingurumeneko Zuzendari, Bidegiko zuendari eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitzako Ordezkaria.
Hondarribian 12 urtez izan zen alkate, 1995etik 2007ra, egungoaren, Aitor Kerejetaren aurretik. “Jauregik birgaitze lan handiak sustatu zituen, Hondarribiko irudi eta fisonomia hobetu eta herritar nahiz bisitariek zerbitzu hobeak eskaini zizkietenak”, gaineratu du udalak.