Asteazkenean bilera egingo dute gazteek eta gurasoek Puntaleko eskola zaharrean, 10:30ean, ekintza nola burutu zehazteko.

Gazteek antolatutako haurren eguna
0-3 urteko haurrentzat ekintzak antolatuko dituzte Hondarribiko Gazte Xaiak. “Guraso hasi berri batzuen proposamena astean behin elkartzea da, espazio honetan haurren garapenerako saio anitzak sortzeko”, azaldu du Hondarribiko Gazte Asanbladak. Hala, guraso talde bat astean behin elkartuko da Puntaleko eskola zaharrean, bi helbururekin, “haurren heziketan laguntzea”, eta “gurasoen arteko jakintzen trukaketa” egitea.
Asteazken honetan (hilak 30) bilera egingo dute, 10:30ean. Gurasoak eta Gazte Xaiakoak izango dira bilera horreta, baita haurrak ere. Hau da, bileraz gain, lehen jarduera eguna ere izango da asteazken goizekoa, nahiz eta, lehena izanik, aurrerantzean zer egin zehazteko ere aprobetxatuko duten. “Jolas giroan elkarrengandik asko ikasiko dugu, ziur!”, gehitu dute.