Atzo arratsaldean hil zen, 66 urterekin. 1995 eta 2007 urte artean Hondarribiko alkate izan zen.
Borja Jauregi
Borja Jauregi Fuentes, hamabi urtez Hondarribiko alkate izandakoa atzo arratsaldean hil zen, 66 urte zituela. Aitor Kerejetaren aurrekoa izan zen, 1995 eta 2007 urte artean udal gobernuko buru. Udala izan da doluminak agertzen lehenetakoa. “Hondarribiko Udalak bere familia eta hurbilekoei bere doluminak eta animoak bidaltzen dizkie”, adierazi zuen udalak albistea jakin bezain pronto.