Sardinak nonahi, San Pantaleon ospatzeko
Arrantzaleen eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen, San Pantaleon. Herrikokoadrilek eguerdiak jasoko dituzte Arizabalon, arratsaldean bisitariei eskainiko dizkieten sardinak. Baian dena ez da sardinak jatea izango. Gaurko egitarauak luze joko du Donibanen:
- 10:00 Diana herrian zehar txistulariekin.
- 12:30 Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan, Aiton-amonen aterpearen eskutik.
- 13:30 IX. Lore-dekorazio lehiaketa. Sari banaketa.
- 14:00 Aiton-amonen bazkaria. Jarraian, giroa alaitzeko musika eta dantza.
- 15:30 Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
- 16:15-19:30 Pasai Txaranga herrian zehar.
- 19:00 Sardina-jana herri osoan zehar, koadrilen eskutik.
- 19:30-22:00 Dantzaldia plazan Iñigo Perurenarekin.
- 22:30 Arrantzaleen danborrada Konstantzia bandaren laguntzarekin.
- 23:30-02:00 Berriro ere dantzaldia plazan Iñigo Perurenaren eskutik.
- 00:00 Bull DJ-a txosnetan.
- 00:00 Gazteluko txosnan San Pantaleon festa.