UGTk kezka agertu du udalak kale garbiketa bere gain hartuko duelako
Sindikatuaren arabera, udalak langile gutxiagrekin egingo du aurrerantzean kale garbiketa, eta horregatik ezbaian jarri du zerbitzua hobetuko dutenik
Kezka agertu du UGT sindikatuak Pasaiako Udalak kale garbiketa bere gain hartuko duela iragarri duelako. Sindikatuaren arabera, erabakiarekin, "udala, zeharka bada ere, langileen lana kritikatzen ari da", eta "auserkeriatzat" jo ditu egin dituzten adierazpenak,
Sindikatuaren arabera, udalak langile gutxiagrekin egingo du aurrerantzean kale garbiketa, eta horregatik ezbaian jarri du zerbitzua hobetuko dutenik
Kezka agertu du UGT sindikatuak Pasaiako Udalak kale garbiketa bere gain hartuko duela iragarri duelako. Sindikatuaren arabera, erabakiarekin, “udala, zeharka bada ere, langileen lana kritikatzen ari da”, eta “auserkeriatzat” jo ditu egin dituzten adierazpenak, sindikatuaren arabera, zaila delako zerbitzu hobea ematea langilea kopurua gutxituz. Zentzu horretan, erabakiaren zergatia soilik ekonomikoa den edota langileak zigortu nahi dituzten argitzeko eskatu diote udalari. Bide beretik, pertsonala hautatzeko prozesuan merituak eta lan esperientzia nola puntuatuko dituzte zehazteko eskatu diote udalari.