Udalak eta Etxebidek irekitako babes ofizialeko etxebizitzen Muliate II promoziorako onartuak izan ez direnek bilera egingo dute heldu den asteazkenean, hilak 23, Amute-Kosta Auzo Elkartean (Komentutxiki kalea, 30). Aurten lehen aldiz Etxebiden izena emanda egon behar zen promozioan onartua izateko eta, bilera deitu dutenen hitzetan, “baldintza berri hau aldaketa handia da udalak 1993tik izan dituen irizpideetan”, eta herritar asko kanpoan geratu omen da, eskakizun horren berri izan ez dutelako.
Bilerako deitzaileek aurreratu dutenez, kaltetuek erakunde desberdinen aurrean eman beharreko urratsak aztertuko dituzte. Informazioa bidali edo jasotzeko, bi bide ireki dituzte,
posta elektronikoa eta
Facebook orria.