'Melli'-k uko egin dio deklaratzeari, Espainiako Auzitegi Nazionalean
Juan Karlos Estevez Melli preso ohi oreretarra atzo deitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera. 1994ko gertaera batzuengatik sumarioa ireki dute, eta horregatik deitu zuten Melli. Deklaratzeari uko egin zion. Izan ere, iaz Espainiara estraditatu zutenean, eskaera horretan ez zuten kausa hori sartu. Beraz, Espainiako Gobernuak Frantziakoari eskaera egin beharko lioke, eta Parisek erabakiko du. Atzo iluntzerako iritsi zen Melli Errenteria-Oreretara, Herriko Plazan batzar informatiboa egin eta gutxira.