Maialen Emakume Taldeak Errenteriako udal gobernu taldeari eskatu dio jaiak bitartean herriko puntu ilunetan arreta berezia jar dezala, eta horietan Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izan dadila, "puntu ilun asko daude herrian, eta horiek emakumeak erasotzeko gune izan daitezke".
Maialen Emakume Taldeko kideak, goizeko agerraldian
Maialen Emakume Taldeak Errenteriako udal gobernu taldeari eskatu dio jaiak bitartean herriko puntu ilunetan arreta berezia jar dezala, eta horietan Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izan dadila, “puntu ilun asko daude herrian, eta horiek emakumeak erasotzeko gune izan daitezke”. Puntu horiek emakumeek jaiez gozatzeko duten aukera “murrizten” dutela esan dute emakumeek, “gauetan arriskutsuak diren zonaldeetatik, etxera bakarrik doazenean adibidez, pasatu behar dutelako”.
Gune zehatzen gainean ere hitz egin dute. Lehena, Lezo eta Errenteria-Oreretako arteko bidea. Bertan egin dute gaur goizean agerraldia. Izan ere, Lezoko aurreko festetan emakume bat erasotu zuten bertan, eta hori puntu ilunetakoa dela esan dute. Horrez gain, Fanderiako bidegorria, edo Astotoki ingurua puntu ilun horien artean kokatu dituzte. Eta horietan neurriak har daitezkeela esan du Lidia Boticario taldearen presidenteak: “puntu horietan argiztapena dagoela, eta badago, eta ez badabil, jarri behar dela ziurtatu beharko luke udalak madalenetan eta beti. Horrez gain, Udaltzainen presentzia argia balego, erasoak saihestuko lirateke”.
Agerraldia baliatu dute Maialenekoek emakumeek jasaten dituzte sexu erasoak zehazteko, eta aldi berean, jaietan ematen direnen aurrean ere “zero tolerantzia” agertzeko eskatu dute, “askok horrelakoak izaten direnean alkoholaren eta beste substantzien kontsumoa aitzakiatzat jartzen dutelako”.
Aldi berean, gogorarazi dute iaz 193 epaiketa espediente zabaldu zirela Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 41 Gipuzkoan.