'Erasorik ez erantzunik gabe' leloa nabarmendu du TASek
Txingudi Anti-Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, pasa den igandean Geltoki kalean izandako eraso sexista salatzeko helburuarekin. Taldeko kideek adierazitakoaren arabera, "TAS plataforma, desagertzeko helburuarekin jaio zen, desagertzerakoan kontzentrazioak beharrezkoak ez direla esan nahiko duelako". Hala eta guztiz ere, "tamalez, beste behin, Erasorik ez erantzunik gabe leloa azpimarratu nahi dugu. Emakume bat erasotzen dutenean guztiak garelako erasotuak".
Geltoki kaleko erasoa salatu du TASekº
Txingudi Anti-Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, pasa den igandean Geltoki kalean izandako eraso sexista salatzeko helburuarekin. Taldeko kideek adierazitakoaren arabera, “TAS plataforma, desagertzeko helburuarekin jaio zen, desagertzerakoan kontzentrazioak beharrezkoak ez direla esan nahiko duelako”. Hala eta guztiz ere, “tamalez, beste behin,
Erasorik ez erantzunik gabe leloa azpimarratu nahi dugu. Emakume bat erasotzen dutenean guztiak garelako erasotuak”.
Ildo horretan herritarrek asko dutela esateko nabarmendu zuten eragileek: “Herritarrok horrelako bortizkeria baimentzen ez dugula ozen esan behar dugu, eta nahiz eta kontzentrazioa minimoa izan, kontzientziazio bidean” beharrezkoa jo dute.