EAJk udalaren webgunean .eus domeinua jartzeko eskatu dio alkateari
Euskararen egunerako domeinu berria aktibatua egoteko eskatuko dute mozio bidez
Pasaiako EAJko udal taldeak alkateari eskatu dio udalaren domeinua, .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala, hartara, Euskararen Egunerako, (abenduak 3) aktibatuta egon dadin. Bide batez herritarrei eta enpresei ere luzatu diete deia .eus domeinura bihur daitezen.

Nahikari Oterminek nabarmendu duenez, “euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko”. Hori horrela, zinegotzi jeltzaleak uste du puntu.eus domeinuak lagunduko duela, “zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere, elkartzen”.