Urteetako etenaren ondotik, haur danborrada irten da gaur berriro ere Trintxerpen
Arrantzale jantziak soinean, dotore eta ilusioz irten dira gaur Trintxerpeko haurrak danborradan. Urteak ziren karmenetan haurren danborradarik ez zegoela, eta aurtengo jai egitarauaren berritasun nagusia izan da. Azkuenetik ibili ondoren, Euskadi Etorbidea zeharkatu eta Serafin Esnaola plazaraino joan dira danborrak joz, Sastakai txarangak lagunduta. http://youtu.be/ioxr9IsxlsE
Arrantzale jantziak soinean, dotore eta ilusioz irten dira gaur Trintxerpeko haurrak danborradan. Urteak ziren karmenetan haurren danborradarik ez zegoela, eta aurtengo jai egitarauaren berritasun nagusia izan da. Azkuenetik ibili ondoren, Euskadi Etorbidea zeharkatu eta Serafin Esnaola plazaraino joan dira danborrak joz, Sastakai txarangak lagunduta.
Arratsaldean, marinelen danborrada irtengo da. Urtero jaietako egun handian egin ohi dute legez marinelak eta haien senitartekoak irtengo dira danborradan, eta amabirjinari Agurrari dantzatu ondoren, itsasoratuko dute. 18:00etan hasiko da marinelen danborrada.
Gaur goizeko haur danborradaren argazkiak, trikitilarienak eta buruhandietakoak irudien atalean ikus daitezke.