San Juanek irabazi du traineruen Gipuzkoako Txapelketa emakumeetan
Faborito zen, Hibaikarekin batera, eta berretsi egin du iragarpena: San Juan izan da emakumeetan Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Zumaian egin dute estropada, eta 10:42 denborarekin markarik onena egin dute arrosek, bigarren Hibaika izan da 5 segundora, eta hirugarrena Zumaia 15era.
Faborito zen, Hibaikarekin batera, eta berretsi egin du iragarpena: San Juan izan da emakumeetan Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Zumaian egin dute estropada, eta 10:42 denborarekin markarik onena egin dute arrosek, bigarren Hibaika izan da 5 segundora, eta hirugarrena Zumaia 15era. Atzerago gelditu dira lehen txandako bi traineruak, Getaria-Tolosa (+21) eta Orio (+29).
Emakumeen txandak bukatuta, gizonenak hasiko dira. Hiru dira. Lehenean Hibaikak parte hartuko du Zarautzeko batera. Bigarrenean izango da Trintxerpe Donostiarra, Getaria eta Zumaiarekin. Ohorezko txanda da azkena, Hondarribia, San Juan eta San Pedrorekin, Oriok osatuz laukotea.