Oiartzun Irratiak Frantziako Tourra izango du gaur hizpide 13:15ean hasita (errepikapena 20:30ean). Joxemi Lopezek gidatuko duen solasaldian Joxan Mitxelena eta Xabier Izagirre Girizia zikloturista taldeko kideak, Bibiano Arbelaitz Lartaun zikloturista taldeko ordezkaria, eta Joakin Izagirre
Zapalo txirrindulari ohia izango dira.
FMko 107an entzun daiteke Oiartzun Irratia, baita
euren webgunetik ere.