Larburu eta Cheatham
Larunbatean, hilaren 19an, Neighbor taldearen emanaldia jasoko du Banako tabernak, 20:30etik aurrera. Talde baino gehiago bikote dira Neighbor, Maite Larburu euskaldunak eta Josh Cheatham estatubatuarrak osatzen dutena. Amsterdamen bizi dira biak, auzo berean, eta ofizioaz musika klasikoa jotzen dute. Baina elkartzen direnean bestelako estiloak lantzen dituzte, pop-folk, bossanova, bluesa…
Orain arte disko bakrra grabatu dute,
Ura patrikan izenekoa eta kritika oso onak izan ditu. Euren esanetan, abesti intimistak bildu dituzte diskoan, “pozaren eta introspekzioaren artean dantzan” dabiltzatenak.
20:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 5 euro balio du.