Merka2dasoa, igandean, Portuan
Txingudiko Zerbitzuakek antolatuta, bigarren eskuko Merka2dasoa azoka egingo dute igandean, hilak 20, Hondarribiko San Pedro kalean, 10:00etatik 14:00etara. “Ekimen honen helburua da herritarrak sentsibilizatzea hondakinen sorrera murrizteko beharraren inguruan, eta oraindik erabiltzeko moduan dauden objektuen berrerabilera bultzatzea”, esan dute antolatzaileek.
Izena emanda duten baina azokan geratu ezin dutenek, 09:00etatik 10:00etara eraman behar dituzte saldu nahi dituzten objektuak, eta 14:00etan agertu beharko dute, saldu ez direnak eta lortutako dirua jasotzeko.