Puntaleko eskola zaharreko giltzak duela aste gutxi lortu zituzten eta lehen ekitaldia antolatu dute Gazte Xaiakoek. 09:00etan geratu dira gosaltzeko, eskolan bertan.
Puntaleko eskolan zaharrean dago Gazte Xaia
Larunbat honetarako, hilak 19, lehen ekitaldia antolatu du Hondarribiko Gazte Xaiak, Puntaleko eskola zaharrean herriko gazteek duten egoitza berriak. 09:00etan geratu dira gosaltzeko, eskolan bertan, eta 10:00etan abiatuko dira mendi aldera. 12:00etan “hamabitakoa” hartuko dute Guadalupeko kantinan.
Duela aste batzuk jaso zituen gazte asanbladak bertako giltzak eta bilera batzuk egin dituzte, baina hau da bertatik antolatzen duten lehen ekintza. Urtetan gaztetxea eskatu eta gero, udalarekin akordioa itxi zuten eta Puntaleko eraikina erabili ahalko dute, Caritasekin eta Emeki emakume taldearekin banatuz.
Gazteek, Gazte Xaia izena jarri diote euren aretoari. Hondarribiko Gazte Asanbladak kudeatzen du lokala baina, eurez gain, dagoeneko herri olinpiadetako antolatzaileek egin izan dituzte bilerak bertan.
Ostiralean, Hondarribiko Gazte Asanbladakoekin eginiko elkarrizketa argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan (
Berria egunkariarekin ere eskuratu daiteke).