Karmengo Amaren eguna da gaur, festetako egun handia Trintxerpen, eta aurten azkena. Oraindik, baina badago ospakizunetarako tartea.
Hona gaurko egitaraua:
Karmengo Amaren eguna da gaur, festetako egun handia Trintxerpen, eta aurten azkena. Oraindik, baina, badago ospakizunetarako tartea.
Hona gaurko egitaraua:
09:00 Diana. Tokia: kontserbatoriotik abiatuta. Ibilbidea: kontserbatorioa, Donostia, Urgull, Andonaegi, Borda enea, Arrandegi, Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea.
12:00 Meza nagusia Karmengo Amaren omenez. Tokia: Karmengo Amaren eliza.
12:30 Haur-danborrada Ibilbidea: Gernika plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola.
13:00 Erraldoiak eta buruhandiak. Tokia: Serafin Esnaola plaza eta Gudari plaza.
17:30 Marinelen danborrada gure marinelen omenez. Tokia: Elizatik abiatuta. Ibilbidea: Eliza, kaia, pantalana, itsas ibilbidea Torreraino, berriz ere pantalanera itzuli, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkuene, Ulia etorbidea, Euskadi etorbidea.
21:00 Sastakai txaranga. Tokia: Azkuene. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gernika plaza.
22:30 Jaietako alkateek bandera jaitsiko dute. Zezen suzkoa eta jaien bukaera. Tokia: azokaren parean.