Dies Oiassonis –Oiasso Egunak– jaialdiaren 6. ekitaldia egingo dute bihartik aurrera Irunen. Elena Torregarai EHUko doktoreak Sexua Erroman: mitoa eta errealitatea izenburuko hitzaldiarekin irekiko du bihar jaialdia, 19:30ean. Hala ere, ostiralerako eta larunbaterako aurreikusi dituzte ekitaldi gehienak.

Artola, Agirre eta Paez, Isis jainkosaren ondoan
Dies Oiassonis –Oiasso Egunak– jaialdiaren 6. ekitaldia egingo dute bihartik aurrera Irunen. Elena Torregarai EHUko doktoreak S
exua Erroman: mitoa eta errealitatea izenburuko hitzaldiarekin irekiko du bihar jaialdia, 19:30ean. Hala ere, ostiralerako eta larunbaterako aurreikusi dituzte ekitaldi gehienak.
Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Merkataritza eta Garapen Ekonomikorako delegatua, Cristina Agirre Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Txemi Artola Amona Kattalin Txokoa jatetxeko arduraduna izan dira aurkezpenean, eta nabarmendu dutenez, aurtengoan, tailerrak, jarduerak, azoka, emanaldiak eta gastronomia uztartuko ditu jaialdiak. Aurten gainera, Gijongo (Asturias) museoak izango dira Oiasso museoaren gonbidatu bereziak.
Oiassoko arduradun Agirrek argi utzi nahi izan du jaialdia ez dela feria bat, “kultur klasikoa hedatzen laguntzea, eta bereziki, erromatarren kultura zabaltzea” dela helburu nagusia.

Dies Oiassonis jaialdiaren beste ekitaldi bat
Itsasoratzea
Ostiral arratsalderako antolatu dute arduradunek Isis jainkosaren prozesioa. Horren arabera, itsasorantz irekidura irudikatuko dute ekintzan parte hartuko duten 200 estrek. Horiek, Oiasso museotik atera eta Dunboako kanalerantz abiatuko dira eta bertan, zeremonia bat egingo dute.
Isis jainkosa jatorri egiptoarra izan arren, Erromako Inperioan oso sustraitua zegoen. Izan ere, itsasoratzeko prozesio horietan haren babesa eskatzen zuten marinelek. Egin beharreko bidearen gidaria ere zen Isis.
Erromako pintxoak
Aurten ere, Irun Dastatu plataformak parte hartuko du jaialdian. Pintxo erromatarrak prestatuko dituzte Oiasso Egunetan parte hartuko duten jatetxeek. Hilaren 14tik 20ra bitartean dastatu ahal izango dira pintxoak, 1,5 euroren truke hainbat tabernetan, besteak beste: Amona Kattalin Txokoa, Singular Food, Irungo Atsegiña, Mientras tanto, Oiartzun, El Bule, Swing, Sargia, Gaztelumendi, Orrua, Arano, Da2 eta La Canastan. Horretan parte hartzen duten lagunek Irun Aloja-ko ostaturen batean gaua eta gosaria debalde izateko zozketan sartzeko aukera izango dute.
Horrez gain, erromatarren erara janaria prestatzen ikasteko tailerra antolatu dute larunbaterako, txiki zein helduei zuzenduta. Amona Katttalineko Txemi Artolak gidatuko ditu tailer horiek eta “zerbait sinplea” prestatzen irakatsiko dien arren, “ikasi” egingo dutela adierazi du. Zentzu horretan, garai hartan erabiltzen ziren jakiak, kontserbak… erakutsiko ditu Artolak. Horiek horrela, umeen kasuan, ogia egingo dutela esan du eta helduenean, postreak.
Egitarau osoa
bertan ikus daiteke.