Eraso sexisten aurkako deialdia babestu du EH Bilduk
Azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenak “beharrezkoak” izaten jarraitzen dutela adierazi dute Irungo EH Bilduren Udal Taldeko kideek Geltoki kalean izandako erasoaren harira. Hori dela eta, “serio eta etengabean borrokatu behar den gaia dela” uste dute alderdikideek. Zentzu horretan, “eragile feministek duten indarra babesteko asmoz” gaur arratsaldean izango den elkarretaratzearekin bat egin dute abertzaleek.
Era berean, Ertzaintzari telefono deia egin zion herritarrari “eskerrak” eman nahi izan dizkiote EH Bildutik, “jendartearen elkartasunarekin, inor, beste inor menperatzeko gai ez dela salatzea ezinbestekoa baita”.
Txingudi Antisexista (TAS) plataformak deitu du elkarretaratzera, Geltoki kalean, 19:30ean.