Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiko egitaraua
- Sexua Erroman: mitoa eta errealitatea, 19:30ean.
- Navigium Isidiseko prozesioa eta Lucioren metamorfosia museotik abiatuta, 20:00etan.
- Botozko ontzia babesteko boto zeremonia, Istillaga zubian –Dunboako kanala–, 20:45ean.
- Ploiaphesia edo itsasoratzeko zeremonia, 21:15ean. Museora bueltan antzinako errituen erakustaldia egingo dute.
- Zeremonia ospatzeko banketea, museoko plazan, 21:30ean.
- Artisautza erromatar munduan. Zenbait bitxikeri izeneko azoka egingo dute museoko plazan, 11:00etan abiatuta eta 21:30ak arte. Bertako zuzeneko erakustaldiak: Vitrium beira puztuta, Bular babeskia, Brontze erromatarrak, Gladiadoreak, Taberna libraria.
- Tailerrak:
- Textrina txartelekin ehuntzen, museoko plazan 11:00etan eta 17:30ean. Parte hartzea: 4 euro.
- Tessellae mosaiko tailerra, museo plazan 11:00etan, 4 euroren truke.
- Lucernae: erromatarren lanparak museo plazan, 11:30ean eta 17:30ean. Prezioa: 4 euro.
- Horologium solare: erromatarren egun eta gauen orduak. Museo plazan 16:45ean, 4 euroan.
- Tempus ludica: erromatar inperioa zure eskura. Estrategia jokoak museo plazan egun osoz, debalde.
- Mater Dei Junkaleko Ama Birjinaren parrokian, 12:00etan. Ama Birjinaren istorioa iruditan ezagutzeko aukera
- Gastronomia:
- Taberna Vinaria: Erromatar Ardoak. Dastaketa tailerra museoaren inguruan 12:45ean eta 18:45ean. Prezioa: 5euro.
- Erromatar sukaldaritza: Dastatze tailerra. Helduen txanda 12:30ean, 2 euroren truke. Txikien txanda, 18:30ean, euro baten truke.
- Ikuskizunak:
- Munera gladiatoria. Gladiadoreen inguruko emanaldia, museoko Kaia aretoan 12:30ean eta 19:15ean. Prezioa: 5 euro.
- Erromatar txotxongilo antzerkia: Julio Cesaren amaiera. Museoaren kanpoaldean kokatutako agertokian, 13:15ean eta 20:30ean, debalde.
- Mitologia kondaira: Herkulesen hamabi lanak. Museoko plazan, 18:45ean, debalde.
- Erakusketa jaialdi osoan zehar: Romanorum Playmobil Populus.