Autoan 200 marihuana kukulu zeramatzan gazte bat atxilotu dute
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen astelehenean, 21:45ean, Nafarroa etorbidean. Iturri horrek jakinarazi duenez, “jarrera susmagarridun” bi gazte ikusi zituzten, eta identifikatu ostean, horietako batek motxilan 200 marihuana kukulu zeramatzala ikusi zuten. Epailearen aurrera eraman zuten gaztea.